2017/12/02

AMESTUTAKO ELORRIO ERAIKITZEN

Udalari idatzitako gutuna:

Urteak aurrera doaz, Elorrioko bizikletaren erabilerarako estrategia eginda dago, baina herriko eta herri arteko bidegorriak oraindik ez ditugu ikusten.
Elorrioko bizikletaren erabilerarako estrategia lokala egina dago, eta janin badakit Ibarra auzoko obretan bidegorria aurreikusita dagoela (Elorrioko “bidegorritxo” bakarrarekin lotzeko) eta Arriarteko bidegorriaren obrak esleituko direla edo esleitu direla (Dani Palacios zinegotziak komentatuta). Bidegorri horren luzatzea, bailaran zehar, inguruko herriekin elkarlanean egin beharko litzateke, diputazioa presionatuz, eta hau ere udaletxeen lana dela uste dut.
Gobernuak ere aldatzen dira, baina bidegorriak egiteko erabaki politikoaren atzean, beti bezala, diru kontuak daude. Diru kontuak aipatu ditudanez, jakin behar dugu horrelako proiektuak epe luzera diru aurrezte bat suposatzen dutela administraziorako, eta horren lekuko gu baino aurreratuagoa eta eredua den Danimarka bezalako herrialde batean egindako ikerketen datuak diotena:  Bertako hiriburuan, Copenhaguen, kotxez egindako kilometro bakoitzeko 3 zentimoko kostea du gizarterako; eta ibilbide bera bizikletaz egitea 42 zentimoko diru aurrezte bat suposatzen du gizarterako. Gehienbat osasun arlotik eratorriak. (“Bizikletaren erabilerarako estrategia lokala” planaren 4.2 puntuan aipatuta)
Amaitzeko, udalarekin eta teknikariekin egindako azken bileran komentatu genuen herriko obra berrietan bidegorriak aurreikusi beharko liratezkeela . Eta hau ez da gertatu Belengua kalean ezta dirudienez San Pio kalean ere. Honen zergatian aitzakiak bilatu daitezke; espazioa dala, dirua dala,… baina azken finean, gauza gehienetan bezala, lehentasunak finkatzeko orduan, borondate kontua da.
 Ruben Eriz