2017/02/01

XVIII. MENDI BIZIKLETA MARTXIA ELORRIXON 2017-02-26



Otsailaren 26an, goizeko 10etan, Elorrioko XVIII. Mendi Bizikleta martxia egingo da.
Irteera eta helmuga herriko plazan.
Hiru ibilbide artean aukeratu ahal izango dugu:
    • Ibilbide luzea eta gogorra:  36 kilometrokoa eta 1.171 metrotako desnibel positiboarekin.
    • Ibilbide laburra: 24 kilometrokoa eta 702 metrotako desnibel positiboarekin.
    • Gaztetxoen ibilbidea, 8-14 urte tartekoentzat: 12 kilometrokoa eta 90 metrotako desnibel positiboarekin.
Ordaindu beharrekoa:
    • 8-16 urte bitarteko haur eta gazteak dohainik.
    • Txirrindularitzan federatuak 7 €.
    • Ez federatuak 15 €, asegurua izan dezaten (eguneko lizentziarekin).
Besaiden (ibilbide luzeren 24. km eta laburraren 12. km), hornidura puntu bat eta amaieran edariak, jatekoak eta oparien zozketa.
Bizikletak garbitzeko tokia eta dutxak.
IBILBIDEAK:
    • IBILBIDE LUZEA: hasteko bidetik Apatara, pistatik Laumugarrietara eta Santa Luzia azpitik Kanpazarrera. Kanteratik, kantera zaharrera jaitsi eta jarraian Udalako herrira igoko dugu. Pista eta bidezidor berri batzuetatik Besaidera helduko gara. Hemendik Teilamendiko txabolara igo eta berriz jaitsiko gara Besaidera. Bukatzeko, lar teknikoak ez diren bidezidor batzuetatik Elorriora jaitsiko gara.
    • IBILBIDE LABURRA: aurrekoaren ibilbide berdina baina,  Udalaitzerri buelta eman gabe (Kanpazarrera joan gabe, zuzenean Besaidera).
    • GAZTETXOEN (8-14) IBILBIDEA: hauek, nagusiekin Apataraino joango dira bidez eta ondoren bariante berriaren ondotik Gazteluarantz doan pista bat hartuko dute. Hemendik, Elorriora bueltatuko dira bidearen beste aldean dauden pista batzuetatik.
Antolatzaileok, ibilbide hauek eguraldiaren eta pisten egoeraren arabera aldatu ditzakegu.
Ibilbidea ikusi edo deskargatu nahi baduzu, klikatu hemen:



ARAUDIA:
  • Antolatzaileek izena ematen ez dutenen ardura ez du izango.
  • Proba hau martxa bat denez, ez du sailkapenik izango. Gainera, ibilbidearen hainbat lekutan kotxeak ibil daitezkeenez zirkulazio arauak errespetatzea eta kontu handiz ibiltzea eskatzen da.
  • Beharraren arabera, antolatzaileek probaren ibilbidea alda dezakete.
  • Kontrol punturen batera denboraz kanpo iritsiz gero, derrigorrez ibilbide motzetik jarraitu beharko da.
  • Buru-babesa eramatea derrigorrezkoa da.
  • Natura babesteko lurrera ezer ez botatzeko eskatzen da.
  • Parte-hartzaileak araudi hau errespetatuko du.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

El 26 de febrero, a las 10 de la mañana, se celebrará la XVIII marcha de MTB de Elorrio.
Salida y llegada desde la plaza.
A elegir entre tres recorridos
  • Largo y duro: 36 km y 1.171 m de desnivel positivo.
  • Corto: 24 km y 702 m de desnivel positivo.  
  • Jovenes (8-14 años): 12 km y 90 m de desnivel positivo.
La organización podrá modificar estos recorridos en función del tiempo y el estado de las pistas.
Precio de la inscripción:
  • Jovenes de entre 8 y 16 años gratis.
  • Federados en ciclismo: 7 €
  • No federados: 15 € para estar asegurados (con licencia de día) 
En Besaide (km 24 del recorrido largo y km 12 del corto), habrá un punto de avituallamiento líquido y sólido, y al finalizar bocadillos, bebidas y sorteo de material deportivo. Además de duchas y mangueras para limpiar las bicicletas.

Para ver o descargar los recorridos:
REGLAMENTO:
  • La organización no se hará responsable de los participantes no inscritos.
  • Esta prueba es una marcha, no tendrá clasificaciones. Además, tenienedo en cuenta que en varios puntos del recorrido nos podremos encontrar con vehículos, se ruega precaución y respetar las normas de circulación.
  • En base a las necesidades, la organización podrá modificar estos recorridos.
  • En caso de llegar más tarde de la hora límite de paso a un punto de  control, se deberá continuar por el recorrido más corto, indicado por la organización.
  • El uso del casco es obligatorio
  • Se ruega no tirar nada al suelo por respeto a la naturaleza.
  • El participante asume cumplir con este reglamento.