2016/12/18

ELORRIXOKO BASELIZAK 2016-12-17

2016ko abenduaren 17an Elorrixoko baselizetako ibilbidea egin genuen mendiko bizikletekin, orden honetan:
  1.       San Roke (Herrian)
  2.       San Jose (Herrian)
  3.       San Anton (Herrian) Hau salto egin genuen Iguria auzorantz bidetik joan beharrean, San Josetik Besaiderantz eta ondoren Aidazutik joan ginelako.
  4.       Santa Catalina (Iguria)
  5.       Santa Luzia (Mendian)
  6.       Andra Mari (Gazeta)
  7.       Santiago (Aldape)
  8.       San Jurgi (Aldape)
  9.       San Juan (Aldapetik igota)
  10.   San Esteban (Berrio)
  11.   San Urbano (Pagatzabenta baserri inguruan) Hemendik Erdella aldera igo genuen, Mendisorotik Mendraka auzora jaisteko.
  12.   Santo Tomas (Mendraka)
  13.   San Adrian (Argiñeta)
  14.   San Lorentzo (Leiz)
  15.   San Bartolome (Miota)
  16.   Santa Catalina (Berriozabaleta)
  17.   Santa Eugenia (Aramiño) Hau salto egin genuen, zelai batean dago eta ez dauka sarbiderik.
  18.   Santa Eufemia (Arauneta)
  19.   San Fausto (Herrian)

Guztira 28 bat kilometro izan dira eta hainbat geldiune eginez  4 ordu pasa erabili ditugu ibilbidea egiteko.

Arkaitz falta da (matxura bat konpontzen zegoen)





 Gero afari bat egin genuen Berrixon eta txapeldun batzuk, goizeko ordu txikietararte jarraitu zuten "jo ta fuego"