2016/01/31

XVII. MENDI BIZIKLETA MARTXIA ELORRIXON, 2016-02-28

  • Otsailaren 28an, goizeko 10etan, Elorrioko XVII. Mendi Bizikleta martxia egingo da.
  • Irteera eta helmuga herriko plazan.
  • Ibilbide luzeak laburdura batzuk izango ditu eta horrela, lau ibilbide artean aukeratu ahal izango dugu:
    • A Ibilbidea, 8-12 urte tartekoentzat: 6,5 kilometro eta 145 metrotako desnibelarekin.
    • B Ibilbidea, laburra: 18,65 kilometrotakoa eta 838 metrotako desnibel positiboarekin.
    • C Ibilbidea,  ertaina: 22,6 kilometrotakoa eta 977 metrotako desnibel positiboarekin.
    • D Ibilbidea, luzea eta gogorra: 30 kilometrotakoa  eta 1312 metrotako desnibel positiboduna.
  • Ordaindu beharrekoa:
    • 8-16 urte bitarteko ume ta gazteak dohainik.
    • Txirrindularitzan federatuak 5 €.
    • Ez federatuak 15 €, asegurua izan dezaten (eguneko lizentziarekin).
  • Ibilbidean, Besaide inguruan, hornidura puntu bat eta amaieran edariak eta jatekoak parte-hartzaile guztientzat.
  • Bukaeran parte-hartzaileen artean haibat materialen zozketa.
  • Bizikletak garbitzeko tokia eta dutxak.
  • IBILBIDEAK:
    • IBILBIDE LUZEA (D): aurten bidetik Apatara joan beharrean zuzenean pista berri batetik Memaia mendi aldera igoko dugu. Ondoren, bidezidor batetik Elorriotik Besaidera doan pistara jaitsiko gara. Hemendik Besaidera, Teilamendiko txabolara igo eta Aramaiora jaitsiera. Igoera gogor eta luze baten ondoren Zabalandira eta Teilamendiko pagaditik zehar berriz Besaidera. Bukatzeko, bidezidor berri eta elegante batzuetatik (ez lar teknikoak)  Elorriora jaitsiko gara.
    • IBILBIDE ERTAINA (C): Aurrekoa errepikatzen da baina,  Aramaiora jaitsi gabe.
    • IBILBIDEA LABURRA (B): Hauek Besaiden buelta hartuko dute, Teilamendirantz igo gabe.
    • 8-12 URTEKOEN IBILBIDEA (A): Errepidetik hasierako igoera taldearekin egingo dute eta igoera gogorra hasten denean, eskumara eginez beherantz egingo dute (bidezidorretatik) Arriartera irtetzeko. Jarraian, lehengo trenbidea hartu eta araztegiaren gainetik San Agustin auzora joango dira. M 30tik Elorriori buelta plazan bukatzeko. Indarra dutenek, nahi izanez gero, bigarren bira bat eman ahal izango diote ibilbideari.
  • Antolatzaileok, ibilbide hauek eguraldiaren eta pisten egoeraren arabera aldatu ditzakegu.
  • Ibilbidea ikusi nahi baduzu klikatu hemen:


ARAUDIA:
  • Antolatzaileek izena ematen ez dutenen ardura ez du izango.
  • Proba hau martxa bat denez, ez du sailkapenik izango. Gainera, ibilbidearen hainbat lekutan kotxeak ibil daitezkeenez zirkulazio arauak errespetatzea eta kontu handiz ibiltzea eskatzen da.
  • Beharraren arabera, antolatzaileek probaren ibilbidea alda dezakete.
  • Kontrol punturen batera denboraz kanpo iritsiz gero, derrigorrez ibilbide motzetik jarraitu beharko da.
  • Buru-babesa eramatea derrigorrezkoa da.
  • Natura babesteko lurrera ezer ez botatzeko eskatzen da.
  • 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.