2017/12/02

AMESTUTAKO ELORRIO ERAIKITZEN

Udalari idatzitako gutuna:

Urteak aurrera doaz, Elorrioko bizikletaren erabilerarako estrategia eginda dago, baina herriko eta herri arteko bidegorriak oraindik ez ditugu ikusten.
Elorrioko bizikletaren erabilerarako estrategia lokala egina dago, eta janin badakit Ibarra auzoko obretan bidegorria aurreikusita dagoela (Elorrioko “bidegorritxo” bakarrarekin lotzeko) eta Arriarteko bidegorriaren obrak esleituko direla edo esleitu direla (Dani Palacios zinegotziak komentatuta). Bidegorri horren luzatzea, bailaran zehar, inguruko herriekin elkarlanean egin beharko litzateke, diputazioa presionatuz, eta hau ere udaletxeen lana dela uste dut.
Gobernuak ere aldatzen dira, baina bidegorriak egiteko erabaki politikoaren atzean, beti bezala, diru kontuak daude. Diru kontuak aipatu ditudanez, jakin behar dugu horrelako proiektuak epe luzera diru aurrezte bat suposatzen dutela administraziorako, eta horren lekuko gu baino aurreratuagoa eta eredua den Danimarka bezalako herrialde batean egindako ikerketen datuak diotena:  Bertako hiriburuan, Copenhaguen, kotxez egindako kilometro bakoitzeko 3 zentimoko kostea du gizarterako; eta ibilbide bera bizikletaz egitea 42 zentimoko diru aurrezte bat suposatzen du gizarterako. Gehienbat osasun arlotik eratorriak. (“Bizikletaren erabilerarako estrategia lokala” planaren 4.2 puntuan aipatuta)
Amaitzeko, udalarekin eta teknikariekin egindako azken bileran komentatu genuen herriko obra berrietan bidegorriak aurreikusi beharko liratezkeela . Eta hau ez da gertatu Belengua kalean ezta dirudienez San Pio kalean ere. Honen zergatian aitzakiak bilatu daitezke; espazioa dala, dirua dala,… baina azken finean, gauza gehienetan bezala, lehentasunak finkatzeko orduan, borondate kontua da.
 Ruben Eriz

2017/09/26

LUZ SAINT SAUVEAUR 2017-08-28



2017ko abuztuaren 28tik 31ra lau lagun (Jon Soto, Roberto Aizpitarte, Iñaki Sagastizabal eta Ruben Eriz) Luz Saint Sauveurrera joan ginen, bertan bideko bizikletekin ibilbide batzuk egiteko eta batez ere, konpainia onean ondo pasatzeko asmoarekin.


Astelehenean eguerdi partean heldu ginen, apartamentuan gauzak utzi eta arratsaldean 68 km-ko buelta bat egin genuen; Luz – Pierrefitte – Cauterets - Pont de Espagna (1500 m.) – Cauteretsera heldu baino lehen eskumara - La Fruitierera (1371 m.) – Cauterets – Pierrefitte – Chezee (pare bat kilometroko igoerarekin)- Luz. Egun honetako desnibel positiboa 1560 m.

Pont de Espagnara bidean ur jauzia

 
Pont de Espagna

La Fruitiere

La Fruitieren hidratatzen

Asteartean oso eguraldi onarekin, egun osoko ibilbide bat egin genituen; Luz – Tourmalet (2115 m.) - Campan – Payole – Horquette de Arcizan (1564 m.) – Arreau – Aspin (1490 m.)– Campan – Tourmalet – Luz. Guztira 131 km eta 4200 metroko desnibel positiboa.

 
Tourmaletera igotzen, Bareges pasatura, Via Fignon delakoaren hasieran




Tourmalet gaina
Campan herrian
Horquete de Ancizan
La Mongietik, Tourmaletera bidean, behelainoa eta otsoak gure atzetik...

Asteazkenean egindako ibilbidea; Luz – Gedré - Gavarnie – Col de Tentes  (2208 m.) – Gedré herrira jaitsi berriz – Troumouse (2103 m.) – Lac de Gloriettes (pare bat kilometroko igoera gogorra) – Luz. Guztira 100 km eta 2800 metroko desnibel positiboa.
Gavarnira bidean
Gavarnietik gora, Col des Tentesera bidean

Behean Gavarnie

Col des Tentes. Atzean, hor nonbait, Tallon mendia
Troumouseko aldapa gogorra hasi aurretik freskatzen

Ieeeuuupppp
Iñaki Sagastizabal Troumousera bidean
Rober eta Iñaki Tromouserantz

2017/06/20

ARALABAN GARAIO



Ekainaren 17an, Erdella Mendi Taldekoekin Arlabanetik Garaiora 24 pertsona joan ginen, 14 bizikletaz eta 10 oinez. Elorriotik goizeko 9:30etan abiatu ginen eta Arlabanetik, batzuk oinez eta besteak bizikletaz, 10:30etan. Eguraldi zoragarriarekin oinezkoen ibilbidearen hasieran pagadi batetik izan zen, jarraian zuhaitzen babesetik irten eta pantanoko bista ezin hobeekin Arkamo (875 m) mendira jo genuen. Handik Elgeamendi edo Albiturrira (942 m). Bertan hamaiketakoa egin eta Marieta herrira jaitsi ginen, bidea gurutzatu eta pantanoko zubitxotik 4 ordu erabiliz Garaiora heldu ginen. Bertan bainua, bokadiloa eta arratsaldeko 6etarako elorrion ginen bueltan.

Bizikletaz egindako ibilbidea: Arlaban-Isuskiza (801 m.) eta beste igoera-jaitsiera batzuk-Landa-Garaio izan zen. Lehen zatia pagadietan barrena bidezidorretatik egindako jaitsierekin, eta bigarren zatia Landatik Garaiora dihoan bidegorritik.
Oinez, 14 km eta 475 bat metroko desnibel positiboa.
Bizikletaz, 36 km eta 740 bat metroko desnibel positiboa.
Oinez egindako ibilbidearen tracka
Bizikletaz egindako ibilbidearen tracka



Elgeamendi edo Albiturri